Tolosako 42. Titirijai jaialdia aurkeztu da.

Home » Tolosako 42. Titirijai jaialdia aurkeztu da #Uncategorized @eu

Titirijai, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, azaroaren 23tik abenduaren 1era izango da eta Italia, Frantzia, Malaga, Murtzia, Katalunia, Andaluzia, Gaztela-Leon, Madril eta Euskal Herriko konpainiek hartuko dute parte. Euskal Herritik Zurrunka, Ximurrak eta Ixo Teatro konpainiek eskainiko dizkiguten “Birakalore”, “Ximurrak” eta “Eros” ikuskizunak ikusteko aukera izango dugu. Guztira 20 ikuskizun, horietako hiru kalekoak eta bost helduei zuzendutakoak.

Tolosan ikusi ahal izateaz gain, Jaialdiak zirkuitu bat izango du aurten. Hainbat konpainia Eibar, Zarautz, Ordizia, Pasaia, Beasain, Donostia, Hondarribia eta Sestao bezalakpo herrietara bertaratuko dira beren lanekin.

Larunbatean, hilak 23, 18:00etan, jaialdiari hasiera emateko AVIAMA 2024 Nazioarteko Saria emango zaio TOPIC-i, txotxongilo-antzerkiari ematen dion ekimenagatik.

Baina Titirijai ez da soilik ikuskizunen jaialdi bat. Jaialdiak irauten duen 9 egunetan hainbat jarduera egiten dira, txotxongiloaren inguruan. Lehenengoa lehen asteburuan izango da, hilaren 23an eta 24an, Unima Euskal Herriak eta TOPIC-ek antolatuta. Udazkeneko VIII. Eskola izango da, eta Zaches Teatroren eskutik antzerki maskara eta irudi antzerkia landuko dituzte.

Jaialdiak irauten duen bitartean, Tolosako saltokietako erakusleihoak erakustoki bihurtuko dira. TOPIC-eko sarrerako ataria Txetxo Gaztañagaren omenezko kartelen erakusketa baterako eszenatokia izango da. Txetxo Gaztañaga 20 urte baino gehiagoz TOPIC-en eta CIT-en kolaboratzaile estua izan zen, Txantxo-ren irudi ikonikoa sortu zuen eta jaialdiaren garapenean ezinbesteko parte izan zen.

Astelehenean, hilak 25, Dantzerti-k, arte dramatikoko goi-mailako eskolako ikasleak, TOPIC-en kolaboratzailea Diziplinarteko proiektuen II Laborategiaren marko pedagogikoaren barruan, astebetez Italiako Zaches Teatro konpainiako Luana Gramenga taldearekin landutakoaren erakustaldi txiki bat eskainiko du.

Asteartean, hilak 26, txotxongiloen munduarekin lotutako hiru liburu aurkeztuko dira: Malen Amenabarren eta Miren Amurizaren Titiritari eta Paco Paricioren Los secretos del titiritero eta La extraordinario vida de Polichinela. Hurrengo egunean La Puntual, La Casa de los Títeres de Abizanda & TOPIC-en arteko senidetze ekitaldi txiki bat izango da.

Ostegunean, hilak 28, protagonista nagusia TOPIC izango da eta bere 15 urteko ibilbidea ospatuko da ekitaldi xume batekin, non hasieratik proiektuarekin eta ondorengo garapenarekin zerikusi handia izan duten pertsona ezberdinek parte hartuko duten.

Azkenik, ostiralean, L’Estaquirot teatre omenduko da, txotxongiloen eta antzerki bisualaren munduan erreferente izan dena eta TOPIC-en aldi baterako erakusketako protagonista dena.

Aurten, azaroaren 24tik 29ra, kaleko txotxongilo tailerrak eskainiko dituzte, doakoak, hagaxkazko txotxongiloen eraikuntza ardatz hartuta.

TITIRIJAI24 

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa