Larunbat honetan urtarrilaren 13an, antzeztutako bisita eta tailerra+ikuskizuna ekintzak izango dira TOPIC-en.
Antzeztutako bisita 11:30ean izango da euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz, Irati Marín aktorearen eskutik. Izen-emateak: 943650414 edo cit@cittolosa.com.
Tailerra 17:00etan eta ikuskizuna 18:30ean izango da. Bambalina konpainia valentziarrak ‘Cucu’ lana antzeztuko du. Haurrentzako obra bat, 5 urtetik aurrera, eta familiei zuzenduta, testurik gabea, teknika mistoa duena (objektuak eta aktoreak).
Ikuskizuna haurren eta txikien artean auto onarpenaren balioa sustatzeko sortu da. Modu independentean funtzionatzen duten hiru istoriok osatzen dute, eta hiru “arazo” edo era askotako kezkak planteatzen dituzten haurrak dituzte protagonista:
Tailerra + ikuskizun konbinatu horretarako izena emateko, 943650414 telefonora deitu edo pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa