Larunbat honetan, berriz ere, tailerra + familia-ikuskizuna formulaz gozatzeko aukera dugu. Lehendabizi tailerra izango da, 17:00etan, eta 18:30ean ikuskizuna: ‘El árbol del Teneré’, Valentziako La Negra konpainiaren eskutik.
“Tenereko zuhaitza Saharako basamortuaren erdian dagoen zuhaitz bat da, denbora luzez munduko zuhaitz bakarti eta isolatuena izan zena askoren iritziz. Baina Tenereko zuhaitza ez zen beti bakarrik egon. Duela milioika urte, orain dagoen leku berean, toki hartan bertan, bera bezalako beste zuhaitz batzuk ere bizi ziren, eta bazeuden landareak, eta animalia basatiak, eta ura. Batez ere, ura.
Gure Tenereko zuhaitzari asko gustatzen zaio garai haiek gogoratzea, eta gustatzen zaio baita ere dantzatzea eta haizean dilindan ibiltzea. Halaber atsegin du gauaren erdian Tuareg karabanen bisitak jasotzea, edo eguzkipean dabiltzan ibiltari akituek itzal pixka bat bilatzea bere adarren pean. Gure Tenereko zuhaitzaren istorioa sustrai, argi eta itzalen ipuina da”.
Tailerra + ikuskizuna sarrera konbinatu horretan izena emateko, mesedez, 943650414 telefonora deitu edo pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa