Titereszena programazio berria aurkeztu da TOPIC-en.

Home » Titereszena programazio berria aurkeztu da TOPIC-en #Uncategorized @eu

Gaur aurkeztu da TOPIC-en Titereszena programazioaren 2023-2024 denboraldi berria. Tolosako zentroaren programazio berria urriaren 7an hasiko da, Kataluniako Giramagic konpainiaren “Hai, la pescadora de sueños” ikuskizunarekin. Ikuskizun horri beste zazpi gehituko zaizkio denboraldian zehar: Mots de tète Compagnie konpainia frantsesaren “La llamada del mar”; Gorakadaren “Kelonia eta itsasoa”; Bambalina konpainiaren “Cucu”; Corolis uruguaiarren “Trapos”; Cal Teatre-ren “Aulkien jokoa”; Aufur & Enmesures konpainia frantsesaren “Ricdin-Ricdon”, eta azkenik, maiatzean, Javier Aranda “Vida” ikuskizunarekin.

Ikuskizun horiek guztiak TOPIC-eko antzokian ikus daitezke larunbatetan, 18:30ean, publikoari irekita, eta aldi berean, eskola-kanpainan. 2023-2024 eskola-kanpaina hau 4 urtetik gorako ikasleentzat izango da, batez ere lehen hezkuntzakoentzat, txotxongiloen mundua hurbilago ezagutu nahi baitute. Asteko egun batean etortzen dira, pedagogiako arduradunekin hitzordua hartuta eta esperientzia “magiko” bat egiten dute etxe honetan: aldi baterako erakusketara eta museora bisita egin, txotxongiloak egiteko tailer batean parte hartu eta ikuskizun bat ikusi.

Ikuskizunen ildoarekin jarraituz, Titirijaik 41. edizioa egingo du aurten, azaroaren 25etik abenduaren 3ra, eta mota guztietako ikuskizunak ekarriko ditu Tolosara.

Tailerrak, erakusketak eta bisita gidatuak

Tailerrak ere funtsezkoak dira Titereszenaren programazioan. Hileko ikuskizunarekin lotutako tailerrak daude, tailer ibiltariak, on line tailerrak, eskola-kanpainarekin lotutako tailerrak, Gabonetako eta Aste Santuko tailerrak eta TOPICek Tolosako Udaleko Merkataritza, Azoka eta Turismo Sailarekin elkarlanean antolatutako barazkiekin txotxongiloak egiteko tailerra.

Aldi baterako erakusketei dagokienez, John Blundall artista txotxongilolari ingelesa joan den astean inauguratu zen eta otsailaren 18ra arte egongo da zabalik. Aldi baterako beste erakusketak Errege Makina izango du ardatz eta 2024ko martxotik aurrera ikusi ahal izango da. Anbigu aretoan, zentroko beste erakusketa-gunean, orain Blundallen aldi bateko erakusketa osatzen duten kartelak eta txotxongiloak daude, urriaren 15era arte, eta hortik aurrera “Ikusezinak”, Emaus fundazioarekin lankidetzan, azaroaren 19ra arte.

Bisitei buruzkoa da Titereszenaren beste atal finko bat. Bisita gidatuak, hileko bisita gidatuak, haurrentzako bisita gidatu antzeztuak eta ‘Txotxongiloak eta emakumeak’ jarduera ere egin ahal izango dira. Horiek guztiak TOPIC-eko museologia taldeak gainbegiratuko ditu. Aurten, TOPIC-eko biltegira bisita gidatuak egingo ditugu, covidak eragindako geldialdiaren ondoren.

Amaitzeko, Zentroak antolatzen dituen beste ekitaldi-mota batzuk ere aipatu behar dira: Txotxongiloaren Nazioarteko Eguna eta Museoen Nazioarteko Eguna. Horrez gain, Gabonetan “sarrera solidarioa” etiketarekin egiten den programa edo Ondareari buruzko Europako Jardunaldietan parte hartzen duena. Aurten, atal honetan, jarduera berri bat sartu behar da, “Ezagutu Tolosa familian” izenburupean. Ginkana moduko ibilbide bat prestatu dugu Tolosako hainbat puntutan zehar, Mariona protagonista dela.

file:///C:/Users/Amalur/Downloads/TITERESZENA_corregido.pdf

 

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa