Azaroaren 19tik 27ra Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren beste edizio bat egingo dugu. Oraingoan, 40garren urteurrena ospatzeko, programazioa handienen parean egongo da, urtero bisitatzen gaituzten ikusleen antzera.
Jaialdia, inoiz baino gehiago, TOPICeko Euskal Herria plazako 1. eraikineko hormen atzean egiten denaren fruitu ikusezina da: ehunka bideoen ikustaldiak; ikusiko diren ikuskizunak hautatzeko jaialdietarako bidaiak; antzoki eta kaleetan ikusiko diren lanen sormen-egoitzak, erakusketak egin, diseinatu, prestatu, aurreko mendeetako haurrek eta helduek izan zituzten altxorrez txundi gaitezen, kaleko ikuskizunak, herritar arrunten topaketara ateratzen direnak; eztabaida-jardunaldiak ospe handiko espezialista eta adituekin, Europan non gauden hausnartzeko, bai arlo profesionalean, bai txotxongilolariaren prestakuntzan; omenaldiak…
Inaugurazio-egunean, TOPIC-en, 18:30ean, Teatro Paraíso konpainiaren ikuskizun bat izango dugu, ‘Lehioak’ izenekoa, objektu-antzerkia landuz. Egun horretan bertan, Miguel Arreche aretoan, 12:00etan eta 17:00etan, La Main D’oeuvres frantsesek ‘Ici et là’ antzeztuko dute, etxearen eta naturaren inguruko soinu- eta zentzumen-laborategi txikia.
Programa osoa ikusteko sakatu hemen
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa