TOPIC-ek “Argien hiria” nazioarteko tailerra hartzen du, koprodukzio hispaniar-poloniarra.

Home » TOPIC-ek «Argien hiria» nazioarteko tailerra hartzen du, koprodukzio hispaniar-poloniarra #Uncategorized @eu

Argien Hiria koprodukzio espainiar-poloniarra da, Gulliver eta Unia Teatr Niemozliwy anaiek eta David Zuazolak iaz Varsovian (Polonia) sortutakoa. Orain arte, Varsovian ez ezik, Sarajevon (Bosnia-Herzegovina) eta Timisoaran (Errumania) ere aurkeztu dute proiektua.

Bada, orain, tailerra Tolosara ekarriko dute. Urriaren 24an (astelehena), Topic museora joango dira, eta bertan egongo dira hilaren 28ra (ostirala) bitarte. Tailer bat egingo dute, publiko guztiarentzat irekia izango dena; 17:30ean hasiko dira saioak. Tailer honen helburua birziklapenezko hiri bat sortzea da, biztanleek beren hiriari buruz duten ikuspegiarekin. Kasu honetan, Tolosa sortuko dute. Ondoren, egindako lanarekin, txotxongiloen emanaldi bat egingo da Titririjai jaialdian.

Nazioarteko proiektu hau lau etapatan dago banatuta:

1. etapa: Tailer presentzialak. Adin askotariko eta alor desberdinetan lan egiten duten herritarrak bildu nahi dituzte antolatzaileek tailerretan. Tailerren iraupena eta parte hartzaileen kopurua bi aldeek adostutakoa izango da. Parte hartzaileek eraman beharko dute birziklatutako materiala tailerrera. Bertan, ondorengo galderak erantzun beharko dituzte: Zer transmititzen dizu zure hiriak? Nola sentitzen zara bertan? Nolakoa izatea nahiko zenuke? Ondoren materiala lantzen hasiko dira: eraikinak, parkeak, zubiak, kaleak, autoak, biztanleak, makinak… Gainera, usainak, zaporeak edota soinuak inprimatuko dituzte. Guztiontzako habitat komun bat lortzea izango da helburua.
2. etapa: Instalakuntza. Parte hartzaileek bere sormen lanak amaitutakoan, Zuazolaren laguntzarekin, lan horiek kokatzen hasiko dira, hiria sortzen hasteko. Ondoren, parte hartzaileek testu bat idatziko dute, begien aurrean dutenak sentiarazten diena azalduz. Amaitzeko, argiztatze eta mugimendu lanak egingo dituzte Zuazolarekin batera.
3. etapa: Aurkezpena. Hiru modutara aurkeztu ahal izango die hiria ikusleei: Erakusketa finko bidez, erakusketa interaktibo bidez (ikusleek ematen diote bizia hiriari), edo txotxongiloen emanaldi bat eginez.
4. etapa: Nazioarteko bateratzea. Gutxienez 30 hirietan proiektua aurrera eramanez gero, Hiria, gure mundua izeneko instalakuntza erraldoi bat egitea da antolatzaileen asmoa. Hiri guztietako sormen lanak bateratuko lituzkete.

Esteka honetan egin daiteke tailerrerako izen-ematea.

Informazio gehiago:

https://drive.google.com/file/d/16UW2HK-4eMrc0p31Lyzyz1ODgKq8YL3Y/view

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa