2012an TOPIC-ek Gelede maskara-bilduma bat eduki zuen aldi baterako erakusketa aretoan. Maskara afrikar horiek berezitasun bat dute: Benin eta Nigeriatik datozen maska horien gainean txotxongiloak edo panpin artikulatuak dituzte.
Tolosan ikusi ahal izan zen bilduma Holandako Ursela Voorhuis bildumagile pribatuarena zen eta hil ondoren, TOPIC-ek erosi egin ahal izan ditu, maskara horiek gordetzeko eta erakusteko leku egokia zela uste izan duten oinordekoen oniritzia jaso ondoren. Albert Sanders Zentrora hurbildu eta bertako zuzendariei, Estitxu Zalduari eta Juanjo Herrerori eman dizkie.
Mota horietako maskarak buruan jartzen dira, kasko baten moduan, eta haren gainean, txotxongilo edo panpina artikulatu batzuek askotariko eszenak irudikatzen dituzte: satirikoak, erlijiosoak, nolabait garaikideak, mendebaldeko eragina dutenak edo egunerokotasunekoak. Zenbait kasutan, maskarek gizon edo emakume baten burua baino ez dute irudikatzen, baina, normalean, giza irudien adierazpen konplexuak izaten dira, zapi, animalia edo beste tresna batzuk buru gainean dituztela. Dantzan darabiltzaten maskarak ugariak dira, baita lantzen dituzten gaiak ere.
Estiloari dagokionez, maskara gehienek Anago Yoruban dute jatorria, Beningo hego-ekialdeko eta Nigeriako hego-mendebaldeko kostaldean, hain zuzen ere. Gelede antzerkia Benin, Nigeria eta Togoko yoruba-nago komunitateak lantzen du. Duela mende bat baino gehiago, ospakizun horrek Iyà Nlà ama nagusiari eta yoruba gizartearen garapenean eta giza-antolaketan emakumeek egiten duten lanari gorazarre egitea du helburu. Gelede-a uztaren ondoren ospatzen da, gertakari garrantzitsuen aitzakian, baita lehorte edo izurrite kasuetan ere. Ikuskizunean, zizelkatutako maskara horiekin yoruberaz kantatu eta yoruba-nag herriaren historia eta mitoak kontatzen dira.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa