TOPIC, Feten-eko erakusketa bateko protagonista.

Home » TOPIC, Feten-eko erakusketa bateko protagonista #Uncategorized @eu

Igande honetan, otsailaren 25ean, “TOPIC: txotxongiloen munduari begirada” erakusketa inauguratu da Feten, Haurrentzako Arte Eszenikoen Nazioarteko Azokan, Xixon-en. Bertan 120 pieza inguru ikus daitezke, 2009an TOPIC sortu zenetik, orain arte egin diren erakusketen zati txikien bilduma bat. Esate baterako, John Blundall txotxongilolari ingeles famatuari buruz aldizkako erakusketen aretoan egin den azken erakusketako txotxongilo batzuk daude ikusgai.

Erakusketa bi munduren artean banatuta dago: Ekialdea eta Mendebaldea, txotxongiloen jatorriaren arabera. Ekialde Aretoan ikusgai egongo dira Malikoak, Txinatarrak, Indiarrak, Indonesiarrak eta Vietnamekoak eta Mendebaldeko aretoan, Kataluniako, Euskal Herriko, Amerikako eta Europa mendebaldeko erakusketa-piezak. Horiek guztiak TOPIC-ek bere 14 urteetan zehar hartu dituen hainbat erakusketetan parte hartu dute. Erakusketa martxoaren 1era arte egongo da zabalik, azoka amaitu arte.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa