Larunbat honetan, urriaren 21ean, 11:30ean, gaztelaniaz eta 12:30ean, euskaraz, TOPIC-ek bisita berritu bat eskainiko du eta generoaren ikuspegitik, txotxongiloen munduaren historian eta gaurkotasunean emakumeak duen garrantzia azpimarratuko du. “Txotxongilolaritza eta emakumea” du izena bisita honek eta generoaren arloko gaurkotasuneko gaiak ere jorratuko ditu, gaur egun emakumeak dituen arazoak eta erronkak ikusiz.
Interesdunek txanda erreserbatu beharko dute 943650414 telefonora deituz edo cit@cittolosa.com helbide elektronikoaren bidez. Taldeak gehienez ere 15 lagunekoak izango dira.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa