Azaroaren 27tik abenduaren 2ra VII. Udazkeneko Eskola izango da TOPIC-en, UNIMA Euskal Herriarekin elkarlanean.
“Txotxongiloren eta objektuen keinua eta dramaturgia”. Irakasleak: Joëlle Noguès eta Giorgio Pupella, Toulouseko (Frantzia) ODRADEKeko Prestakuntza eta Akonpainamendu Zentroko zuzendarikideak
Nola sortzen da lehengaitik pertsonaia bat? Egurra, oihala, papera, lurra; jatorri ezberdinak, pertsonaia bat jaioarazteko iturri ezberdinak. Irudimenezko izaki baten gorputza, noizbait antzoki bateko eszenatokian energia baten, ahots baten bultzadaz biziko dena. Tailerraren sekretutik eszenatokiaren argira igarotzen den alkimia misteriotsu horretatik abiatuta, artista baten materia, pentsamendu eta unibertsoaren zehaztasuna aurkitzen da. 5 egun materialaren dramaturgia ulertzeko:
– Materiala aukeratzea, haren garrantzi dramaturgikoa aztertzea.
– Jolastea, esperimentatzea, jolasetik objektu-antzerkira aldatzea.
– Materiala mugimenduan jartzea eta koreografiatzea.
– Pertsonaiaren irudi-noziora hurbiltzea.
– Begiradak trukatzea eta eszenaratzea.
Guztira 35 ordu izango dira eta 280 €ko balioa izango du. 200 € berriz, UNIMA elkarteko bazkideentzat.
Izena emateko sakatu hemen eta alojamenduari buruzko informazioa jasotzeko sakatu hemen.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa