Bideo honek modu azkar eta erakargarrian erakusten ditu TOPICek uda honetan dituen erakusketak. Ibilbidean, batetik, “El Retablo de Figurillas” izeneko aldi baterako erakusketa ikus dezakegu, aurtengo irailaren 25era arte egongo dena.
Ana Buenok egindako dohaintzaren ondareak osatutako lagina da: berak eta haren senar Juan Farok (Lisboa, 1932 – Iruña, 2011) sortutako materialak.
Bere konpainiako txotxongiloez gain, erakusketak txotxongilo-dokumentazioa ere badu eta besteak beste, lanen, testuen, marrazki eta eskemen, koadernoen dokumentazio administratiboaren prestakuntza erakusten du. Horrez gain, txotxongiloei, dramaturgiari, didaktikari eta eskulanei buruzko bibliografia-bilduma zabala du, betiere, konpainiaren eta beste talde eta jaialdi batzuen kartel eta programekin.
Bideoak Anbigu aretoan irailaren 9ra arte dagoen erakusketa ikusteko aukera ere emango digu. “Irribartea, Artea, Irribarra eta euskara, erein eta hazi” izenburua du. Erakusketa hau Kilometroak inguruan antolatu da eskulturaren mundua herrira hurbiltzeko. Euskal eskultoreek eskainitako lanak hainbat espaziotan erakutsi nahi dira, horietako bat TOPIC izanik.
Eskulturak erakusketa-gune berean edo web orrian egongo dira salgai; salmentaren ehuneko bat Uzturpe ikastola antolatzen ari den Kilometroak 22 proiektuari laguntzeko erabiliko da.
Azkenik, kamera Museoko bilduma iraunkorrera sartuko da, hura osatzen duten hainbat pieza ikusteko aukera emango digu eta plano orokor bat eskaintzen digu, museoa bisitatzera eta Tolosan espero ditugun txotxongilo horien magiaz gozatzera gonbidatuko gaituena, jakina.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa