III. Aniztasunaren Gala.

Home » III. Aniztasunaren Gala #Uncategorized @eu

Arteak mugarik ez duelako eta museoen balioa berresteko aukera ematen duelako premisan oinarrituta, TOPIC-ek III. Aniztasunaren Gala hartuko du aurten ere, lurraldeko beste museo batzuekin elkarlanean, egutegi honen arabera:
Ekainaren 9an Oiasso Museoan, arratsaldeko 7etan
Ekainaren 10an TOPIC-Tolosan, arratsaldeko 6:30etan
Eta ekainaren 11an Chillida Lekun, eguerdiko 12etan

Musika- eta dantza-emanaldiek erakutsiko dute arteak ez duela mugarik eta aukera ematen duela museoek etorkizun justu eta iraunkorra eraikitzeko duten balioa berresteko.
Telmo Irureta, Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Esther Barandiarán, Simón Ezquiaga, Ezezagunok Antzerki taldea, Goienetxe Fundazioko antzerki tailerra eta Uikan Dantza Taldeko kideak gonbidatu dituzte Aniztasunaren Ekitaldira. Emma Larretak aurkeztuko du ekitaldia.

Musika, dantza eta antzerki festa bat, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sorkuntzari leku egiteko. Ospakizun horretara jende guztia gonbidatu nahi dugu artista hauen gaitasun handiaz gozatzeko, parte hartzeko eta konpartitzeko, Gipuzkoako hiru museo-ingurunetan, aurten ere ekitaldi hau eskaini ahal izateko. Ekimen honen bidez, TOPICek, Oiasso Museoak eta Chillida Lekuk sortzaile horiei eta beren aniztasunagatik egiten duten lanari babesa eman nahi diete.

Ekitaldiko sarrerek 5,00€-ko salneurria izango dute eta TOPIC-eko www.topic.eus webgunean egongo dira salgai.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa