Topic., Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak Sceniterium deialdia ireki du: txotxongiloen eta objektuen antzerkiaren esparruan sorkuntza, ikerketa eta esperimentazio-prozesuak laguntzera bideratutako egonaldi artistikoen programa.
Sceniterium, Topic.en egonaldi-programaren berrirakurketa gisa sortu da, konpainiei, artistei eta kolektiboei lanerako, entzuterako eta laguntzarako espazio bat eskaintzeko helburuz; aldi berean, sorkuntza garaikidearen, ekoizpen materialaren eta ondare biziaren arteko harremana indartu nahi du.
Programak ideia nagusi bat du abiapuntu: egonaldia ez da espazioak lagatzeko denbora hutsa, baizik eta proiektu artistiko bat ikertzeko, probatzeko, eraikitzeko, partekatzeko eta hazteko markoa. Ildo horretan, Sceniterium-ek prozesuak lagundu nahi ditu, nahitaez emaitza final itxi bat eskatu gabe, eta sorkuntzaren funtsezko atal gisa balioan jarri nahi ditu bilaketa, entsegua, akatsa eta eraldaketa.
Deialdi honen xedea Sceniterium egonaldi-programan parte hartuko duten proiektu artistikoak hautatzea da. Programa 2026ko irailetik hilabetetik abendura bitartean garatuko da.
Txotxongiloen antzerkian, objektuen antzerkian, maskaretan, lengoaia bisualetan, arte bizietan, performancean, diziplinarteko sorkuntzan edo horiekin lotutako praktika eszeniko garaikideetan lan egiten duten konpainiak, kolektibo artistikoak edo sortzaile indibidualak aurkeztu ahal izango dira.
Hautatutako egonaldiek, proiektu bakoitzaren ezaugarrien eta zentroaren erabilgarritasunaren arabera, lanerako espazioak, laguntza artistikoa, teknikoa eta/edo ekoizpenekoa, prozesuaren zabalkundea eta proiektuari lotutako pieza material bat sortzera, garatzera edo ikertzera bideratutako laguntza espezifikoa izango dituzte.
Sceniterium ek ez du nahitaez emaitza final itxi bat aurkeztea eskatzen. Programak ikerketa, entsegu, bilaketa, akats, eraldaketa eta garapen artistikoko prozesuak balioan jartzen ditu, egonaldia lanerako eta laguntzarako espazio gisa ulertuta.
Proiektuek honako ildo hauetako batean kokatu beharko dute:
Topic.Ondare / Topic.Patrimonio
Memoriarekin, ondarearekin, txotxongilogintza tradizionalarekin, iruditerikulturalekin, jakintza materialarekin edo legatu eszenikoen eguneratze garaikidearekin elkarrizketan dauden proiektuei zuzendua.
Topic.Lab
Ikerketa, esperimentazio, diziplina-gurutzaketa, berrikuntza dramaturgiko eta lengoaia eszeniko berrien esplorazio-proiektuei zuzendua.
Bi ildo horiek ez dira konpartimentu itxi gisa ulertzen; proposamenak antolatzeko eta Topic.en identitate artistiko eta ondarearekin lotzeko erreferentzia-markoak dira.
Sceniterium-ek hiru egonaldi-modalitate aurreikusten ditu:
| Modalitatea | Iraupena | Orientazioa |
| Egonaldi laburra | 1 eta 3 egun artean | Kontrastea, unean uneko laborategia edo hasierako ikerketa. |
| Egonaldi ertaina | 3 eta 5 egun artean | Sorkuntza-prozesuaren fase jakin baten garapena. |
| Egonaldi luzea | 5 eta 8 egun artean | Sorkuntza-, eraikuntza-, dramaturgia-, teknika- edo manipulazio-prozesuetan sakontzea. |
Eskatutako modalitatea hautagaitzan justifikatu beharko da. Topic.ek egutegian edo iraupenean doikuntzak proposatu ahal izango ditu, espazioen erabilgarritasunaren, proiektuaren beharren eta proposamenak programarekin duen egokitasunaren arabera.
Hautatutako proiektuek honako laguntza hauek izan ahal izango dituzte:
Laguntza horien zehaztapena hautatutako proiektu bakoitzarekin adostuko da, egonaldi-modalitatearen, prozesuaren beharren eta eskuragarri dauden baliabideen arabera.
1.-Honako informazio hau eskatuko da, dossier formatuan:
2.-Proiektuaren dossierraz gain, konpainiek, kolektiboek edo artistek Topic.en webgunean eskuragarri izango duten izen-emate orria bete beharko dute. Inprimaki hori beharrezkoa izango da hautagaitza behar bezala formalizatzeko.
Topic.ek informazio osagarria edo elkarrizketa bat eskatu ahal izango die hautagaitza finalistei, beharrezkotzat jotzen badu.
Proiektuen hautaketa kultura-kudeaketan, sorkuntza garaikidean, arte eszenikoetan, kultur ekoizpenean eta proiektu artistikoen bidelaguntzan ibilbide zabala duten pertsonek osatutako batzorde batek egingo du.
Hautaketa-batzordea honako kide hauek osatuko dute:
Idoya Otegui, Topic.en sortzaileetako bat, zentroko zuzendaria hamarkada batez baino gehiagoz eta gaur egun RITTOko lehendakaria. Bere parte-hartzeak zentroaren ibilbide historikoari, txotxongiloen eta objektuen antzerkiaren eremuari eta sektoreko sare profesionalen testuinguruari lotutako begirada ekarriko du.
Santiago Eraso, Artelekuko zuzendari ohia, kultura-proiektuen kudeaketan, zuzendaritzan eta bidelaguntzan ibilbide zabala duena. Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuko kultura-zuzendaria izan zen, eta sorkuntza garaikideari, bitartekaritza kulturalari eta diziplinarteko prozesu artistikoei lotutako ikuspegia ekarriko du.
Imanol Otaegi Mitxelena, 2018tik Etxepare Euskal Institutuko Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, eta ibilbide zabala du nazioarteko proiekzioko kultur proiektuen ekoizpenean eta koordinazioan. Donostia/San Sebastián 2016 Fundazioan, ETBn, Donostia Zinemaldian eta arte eszenikoekin zein ikus-entzunezko sektorearekin lotutako hainbat proiektutan lan egindakoa da.
Amaia Iriondo Lozano, Topic.eko programa eta ekoizpeneko teknikari arduraduna. Egonaldien bidelaguntzari, ekoizpenari eta garapenari dagokionez, ikuspegi operatiboa, teknikoa eta bideragarritasunari lotutakoa ekarriko du.
Ainara Martin Blanco, Topic.eko zuzendaria. Zentroaren interes estrategikoei, kultur ildoei eta programak erakundearen proiektu orokorrarekin duen koherentziari lotutako begirada ekarriko du.
Hautagaitzak honako irizpide hauen arabera baloratuko dira:
| Irizpidea | Puntuazioa |
| Proiektuaren kalitate artistikoa eta koherentzia | 30 |
| Topic.Ondare / Topic.Patrimonio edo Topic.Lab ildora egokitzea | 15 |
| Ikerketa eszeniko, material, dramaturgiko edo bisualaren interesa | 15 |
| Bideragarritasun teknikoa, denborazkoa eta ekonomikoa | 15 |
| Proposatutako pieza materialaren interesa eta egokitasuna | 10 |
| Topic.en ondarearekin, museoarekin, publikoekin edo testuinguruarekin elkarrizketarako gaitasuna | 10 |
| Konpainiaren, kolektiboaren edo artistaren ibilbidea, proiekzioa edo berezitasuna | 5 |
| Guztira | 100 puntu |
Hautagaitza bakoitzaren banakako balorazioaz gain, programaren konfigurazio orokorra ere kontuan hartu ahal izango da, lan-ildoen, modalitateen, ikuspegi artistikoen eta proposamenen aniztasunaren arteko edizio orekatua lortzeko.
Behin betiko hautaketa zentroaren egutegi, espazio eta baliabide teknikoen erabilgarritasunaren eta laguntza emateko aukeren mende egongo da.
Hautatutako konpainiek, kolektiboek edo artistek konpromisoa hartzen dute egonaldia Topic.ekin adostutako datetan garatzeko, lagatako espazioak eta materialak zaintzeko, zentroko taldearekin komunikazio arina izateko eta prozesuaren amaierako memoria labur bat entregatzeko, testuarekin, irudiekin eta/edo bideoarekin.
Era berean, Topic. en logotipoa eta “Sceniterium – Topic. egonaldi-proiektua” aipamena sartu beharko dituzte egonaldi-prozesuari lotutako komunikazio-materialetan.
Konpainiek, kolektiboek edo artistek egonaldian garatutako obren edo proiektuen egiletza-, ustiapen- eta erakusketa-eskubideak gordeko dituzte.
Topic. -ek prozesuak dokumentatu ahal izango ditu argazkien, bideoen, elkarrizketen edo programaren artxibo, komunikazio eta memoria-materialen bidez. Material horien erabilera publikoa hautatutako proiektu bakoitzarekin adostutako baldintzen arabera egingo da.
Topic. ek deialdia osorik edo zati batean hutsik utzi ahal izango du, jasotako proposamenak programaren helburu, irizpide edo baldintzetara egokitzen ez badira.
Hautagaitza aurkezteak oinarri hauek osorik onartzea dakar.
Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehen: Itxita
Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa