Tailerra, ikuskizuna eta bisita gidatua Titereszenaren denboraldi berria hasteko.

Home » Tailerra, ikuskizuna eta bisita gidatua Titereszenaren denboraldi berria hasteko #Uncategorized @eu

Larunbat honetan urriaren 7an, bisita gidatua eta tailerra+ikuskizuna ekintzak izango dira TOPIC-en.

Bisita gidatua, ohi bezala, 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz. Izen-emateak: 943650414 edo cit@cittolosa.com.

Tailerra 17:00etan eta ikuskizuna 18:30ean izango da. Giramagic konpainia katalanak ‘HÄI, la pescadora de sueños’ lana antzeztuko du. Hiru urtetik gorako familia antzezlana da, 55 minutuko iraupenarekin eta hitzik gabea.

Umeentzako obra bat, 3 urtetik aurrera, familiarra, testurik gabea, baina Mario Cortizo musikariaren abesti originalen musika aukeraketa on batekin.

Amets arrantzalearen ipuina, metáfora bisualen eta magiaren bidez, Hai eta bere tribua (ikuslegoa) irudimenaren ozeanoan zehar nabigatzean kontatzen da. Han, kaiola (gure beldurrak eta sinesmenak) irekiko duen giltza aurkituko dute eta txoria askatuko du (gure sormen-esentzia).

Haiek kuslegoa bidaia oniriko honetan murgiltzera gonbidatzen du, koru bat bezala, batzuetan keinu moduan eta veste batzuetan kantu moduan. Protagonistari bere askatasunaren aldeko aventuran lagunduz, esperientzia psiko-magiko batean, non, azkenik, denok askatzen garen.

Aholkatutako adina: 3 urtetik aurrera

Iraupena: 55”

Hizkuntza: hitzik gabe

Tailer + ikuskizun konbinatu horretarako izena emateko, 943650414 telefonora deitu edo pedagogia@cittolosa.com idatzi.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa