Tailerra, 17:00etan eta 18:30ean, frantziako Mots de tête konpainiaren “La llamada del mar” ikuskizuna. Aholkatutako adina: Familiarra, 6 urtetik aurrera. Iraupena: 55”. Hizkuntza: erderaz. Tailerra + ikuskizuna sarrera konbinatu horretan izena emateko, mesedez, 943650414 telefonora deitu edo pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi.
Eleberriak, ipuinak eta kondairak, istorio pertsonalak, testu sakratuak… Hau guztia Homeroren Odisea-n kontatzen da, testu berria beti, antzinakoa eta garaikidea, kontsulta-liburu bat baino askoz gehiago den irudi eta istorioen altxorra. Objektu-antzerki baterako Odisea bat, dibertigarria bezain ezohikoa! Lan honetarako, Philippe Gentyk Barne Paisaiak tailerrean egindako inprobisazio bati ekitea erabaki zuen. Tailer horretan, hiru aktore eskatu zituen Homeroren Odisea-ri buruz lan egiteko. 2010ean egindako berridazketa baten emaitza La pelle du Large ere izan zen, La llamada del Mar, gaztelaniazko bertsioan.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa