Titiritero, artisau, artista plastiko, eszenografo, irakasle eta bildumagile britainiarra, Blundall izan da Erresuma Batuko txotxongilo-antzerkiaren ekoizlerik oparoena. TOPIC-ek bere irudiaren inguruan duen lagina otsailaren 7an bukatuko da.
Erakusketa honetako txotxongiloak TOPIC-ek erosi zituen 2008an, Birminghameko (Ingalaterra) Midlands Arts Center-en egindako enkantean. Pieza hauek Blundall emankorraren sorkuntza batzuen aukeraketa askotarikoa eta bitxia dira.
Galesko literatura klasikoko lanak, hala nola The Quest for Olwen edo The Rose & The Ring satirikoa, artista honen estilo berezi eta bereizgarriarekin irudikatu dira, eta beste lan garaikide batzuk ere erakusten dira; hala nola, Alladin, Hansel & Gretel edo Sinbad. Materialen erabileraren bikaintasunak eta teknika eta formen aniztasunak, John M. Blundall jarraitu beharreko ikono eta eredu bihurtzen dute txotxongiloaren munduan eta mundutik kanpo. Ez bakarrik bere sorkuntza bikainengatik, baita artista askori lagundu eta inspirazio-balio izateagatik ere.
Blundall-ek 50 antzezlan baino gehiago idatzi, diseinatu eta zuzendu zituen. Txotxongilolari asko prestatu zituen eta mundu osoan espezializazio eta lanbide heziketako ikastaroak eman zituen. Zinemarako eta telebistarako pertsonaia asko sortu zituen, eta musikari eta zuzendariei ere lagundu die; horien artean, Simon Rattle eta London Sinfonietta nabarmendu behar dira.
UNIMAko ohorezko kide eta bere Batzorde Betearazleko kide ere izan zen 1976tik 1996ra bitartean, eta UNIMA zentro britainiarreko lehendakaria izan zen 1978tik 1997ra bitartean, baita ohorezko lehendakaria ere 2004ra arte. 2014. urtean hil zen.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa