2021ean sortu zuten txotxongilo-antzerkigintzako ekimenaren Nazioarteko Saria. AVIAMA – Txotxongiloen Lagunen Hirien Elkarteko Hiri Kideek, ekintza berritzaileen bidez, txotxongiloen arteak nabarmentzen, haien garapena defendatzen eta publiko zabalaren aitortza sustatzen laguntzen dutenak saritu nahi izan dituzte nazioarte mailan.
Bi urtean behin, saria hiri bati edo tokiko gobernu bati ematen zaio, eta hurrengo urtean (urte bakoitian) norbanako bati (artista, elkarte, enpresa, etab.).
“2009an inauguratu zenetik, TOPIC erabilera anitzeko azpiegitura duen zentro berritzaile gisa finkatu da: Museoa eta Antzoki iraunkorrak ditu eta bere Dokumentazio Zentroan ikasle eta ikertzaileei harrera egiten die. Era berean, Zentroak arte-hezkuntza lan zabala egiten du askotariko taldeekin (ikastetxeak, hezkuntza berezia, familiak…). Azkenik, Zentroak urte osoan zehar sortzaileentzako egonaldiak garatzen ditu. TOPIC-ek TITIRIJAI Nazioarteko Jaialdia ere antolatzen du, ikasturtero antolatzen duen txotxongilo-antzerki egitarauaz gain. Ikastetxe eta familientzako TITERESZENA egitaraua ere burutzen du, Tolosa, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainia osoko haur eta familientzako ohiko tailerrak eginez. TOPIC-ek topaketa profesionalak eta prestakuntza ikastaroak ere antolatzen ditu txotxongilolarientzat eta beste artista eszeniko batzuentzat. Mundu osoko txotxongilolari eta sortzaileen arteko nazioarteko topaketak antolatzen ditu aldian-aldian”, hitz hauen bitartez baloratu du nazioarteko epaimahaiak, Tolosako zentroari saria emateko garaian.
AVIAMA 4 kontinenteetako 19 hiriz osatutako sarearen bitartez sakabanatua dago. Sari hau palanka bat da irabazleentzat, eta ikusgarritasun gehigarria ematen die sare profesional zabalago batekin. Saria Kanadako Saguenayko (Quebec) txotxongilo-artista batek 2022an sortutako Trofeo batean datza.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa