Titereszena programazio berria aurkeztu da TOPIC-en.

Home » Titereszena programazio berria aurkeztu da TOPIC-en #Uncategorized @eu

Gaur aurkeztu da TOPICen 2024-2025 denboraldiko Titereszenako programazio berria. Urriaren 19an Pea Green boat konpainia kataluniar-ingelesaren “Zapaten zuhaitza” ikuskizunarekin hasiko da Tolosako txotxongilo zentroaren programazio berria. Ondoren, denboraldian zehar, beste zazpi ikuskizun izango dira: Salamancako La Chana konpainiaren “Blanca Nieves”; Caracartón konpainiaren “El secreto del hombre más fuerte del mundo”; Singe Diesel konpainiaren “Kazú y los hombres voladores”; Panta Rhei arabarren, “Noa, uy, uy, uy”; Farrés Brothers konpainiaren, “El silencio de Hamelín”; Zurrunka arabar konpainiaren, “Gure Kanoa” eta azkenik, maiatzean, Etcetera konpainiaren “Almavera, sonata para violín y títeres”.

Ikuskizun horiek guztiak TOPIC-eko antzokian ikus daitezke larunbatetan, 18:30ean, publikoari irekita eta aldi berean, eskola-kanpainan. 2024-2025 eskola-kanpaina hau 4 urtetik gorako ikasleei zuzenduta dago, batez ere lehen hezkuntzakoei, txotxongiloen mundua hurbilagotik ezagutzeko. Ikuskizunen ildoari jarraituz, Titirijai jaialdiak azaroaren 25etik abenduaren 3ra ospatuko du bere 42. edizioa eta denetariko ikuskizunak ekarriko ditu Tolosara.

Tailerrak, erakusketak eta bisitak

Tailerrak Titereszenako programazioaren beste funtsezko pieza bat dira. TOPIC-ek hileroko ikuskizunarekin lotutako tailerrak, tailer ibiltariak, online tailerrak, eskola-kanpainari lotutako tailerrak, Gabonetako eta Aste Santuko tailerrak eta Tolosako Udaleko Merkataritza, Azoka eta Turismo Sailarekin elkarlanean egiten den barazkiekin txotxongiloak egiteko tailerra ditu.

Aldi baterako erakusketei dagokienez, L’Estaquirot konpainia kataluniarrak 50 urte bete ditu, eta irailaren 27an inauguratuko den lehen erakusketaren protagonista izango da. Erakusketa honekin L’Estaquirot teatre-ren historia liluragarrian murgilduko gara, bere hastapen xumeetatik, gaur egun argazkien, dokumentu historikoen, jantzien eta objektu eszenikoen bidez den erreferenteraino.

Erakusketa honen ondoren martxoan beste konpainia bat etorriko da, kasu honetan Girovago e Rondella italiarra, 2025eko irailera arte aldi baterako erakusketen aretoan egongo dena.

Anbigu aretoan, irailaren 27tik 2025eko otsailera, eta L ‘Estaquirot-en aldi baterako erakusketa betetzeko, konpainia horrek egin zuen tailerreko lanaren erakusketa txiki bat izango dugu. Erakusketa honen ondoren, Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena ospatzen duen beste erakusketa berezi bat izango da eta bertan, “Altzoko haundia, haurrentzako opera” ikuskizuna ekoizteko egindako lana erakutsiko da. Erakusketa hori 2025eko martxotik apirilera bitartean egongo da anbigu aretoan, Gonzalo Cañas titiriteroaren figura ardatz duen beste erakusketa bati bide emateko.

Denboraldi honetan TOPIC-ek bi erakusketa izango ditu bere Zentrotik kanpo. Lehenengoak iaz izan zuen lehen edizioa, Madrilgo Zentro Dramatiko Nazionalean, Titerescena txotxongiloen programazioarekin lotuta, eta aurten 2024ko urritik 2025eko irailera itzuliko da berriro. Bigarrena Donostian izango da, Victoria Eugenia Antzokiarekin elkarlanean, azaroaren 9tik 16ra.

Titereszenaren beste atal finko bat bisitei buruzkoa da. Aurten dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako bisita berri bat izango da. Gainerakoak, beti bezala: neurrira egindako bisita gidatuak, hilean behin antolatzen diren bisita gidatuak eta umeentzako bisita gidatu antzeztuak eta “Txotxongiloak eta emakumea” jarduera. Horiek guztiak TOPIC-eko museologia-taldearen gainbegiratze profesionalaren pean egingo dira.

Zentroak antolatzen dituen beste ekitaldi batzuk ere aipatu behar dira, hala nola Txotxongiloaren Nazioarteko Eguna eta Museoen Nazioarteko Eguna. Horrez gain, Gabonetan “sarrera solidarioa” etiketarekin egiten dena edo Ondareari buruzko Europako Jardunaldietan parte hartzea bezalako programak.

Titereszena honek lehen aldiz konpainia egoiliar bat izango du urtebetez eta beste urte batez luza daitekeena. Laster aurkeztuko dira oinarriak. Deialdi hau azken urteetan lortutako esperientziaren ondorioz sortu da, Txotxongilo eta Objektuen Antzerkiaren sektorea osatzen duten konpainiekin batera egindako hausnarketei esker.

TITERESZNA 24_25 DOSSIER

 

 

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa