Titereszena 2026-2027 denboraldi berria.

Home » Titereszena 2026-2027 denboraldi berria #actualidad

Titereszena 2026-2027ko egitarau berria prentsaurreko batean aurkeztu da. Denboraldiak jarduera-sorta zabala hartuko du barne: emanaldiak, erakusketak, eskola kanpaina bat, bisita gidatuak eta antzeztuak, tailerrak eta bestelako ekitaldiak.

Urrian hasiko da denboraldia, erakusketa berri baten inaugurazioarekin: “Rut Olabarri: trukatua eta akastuna”. Aldi baterako erakusketen aretoan egongo da ikusgai, urriaren 8tik 2027ko martxoaren 7ra arte. Rut Olabarriren jarduna ehunak, memoria eta fikzioa elkarrekin uztartzen diren eremutzat har daiteke, azkenean bereiztezin bihurtzeraino. Era berean, urrian —eta azaroan zehar jarraituz—, “Memoriaren hariak: hezkuntza artistiko feminista” izeneko tailerra egingo da, Andoaingo Udalarekin lankidetzan.

Emanaldien egutegia abenduaren 12an hasiko da, Les Pinyes konpainia katalanaren “Ogi zati bat” lanarekin. Ondorengo ikuskizunen artean honako hauek daude: “Malaika”, La sonrisa del lagarto taldearena (Asturias), urtarrilaren 16an; “Flor de greguerías”, Luna Danza Teatrorena (Madril), otsailaren 27an; eta “Monstruo arrosa”, Zum Zum taldearena (Katalunia), martxoaren 13an. Apirilaren 24an, Anita Maravillasen (Euskal Herria) “Tretatxu” aurkeztuko dugu, eta maiatzaren 15ean, Alas Circo Teatroren (Andaluzia) “El circo de los gerundios”. Mahai gaineko txotxongiloak, objektuak, itzal-antzerkia, animazioa eta beste teknika batzuk erabiltzen dituzten emanaldiak eskainiko ditugu.

Tailerrek garrantzi handia izango dute berriro ere; baita 2026ko abendutik 2027ko maiatzera bitartean garatuko den eskola-programak ere. Hezkuntza-ekimen horrek barne hartzen ditu txotxongilo-ikuskizunak (artistekin hiketaldiak), talde bakoitzera egokitutako tailerrak eta museo-bisitak. Eta ez dezagun ahaztu Titirijai jaialdia; azaroaren 21etik 29ra egingo dena, “Ez izan automata” lelopean.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Igande goizak
10:30etatik 14:00etara

Astelehenak eta igande arratsaldeak: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean, 5ean arratsaldez eta 6an; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa