Volver al listado de exposiciones

Gizonak, Emakumeak, Txotxongiloak.

2021 | Nazioartekoa
UNIMAk txotxongiloaren munduan egiten duen lana azpimarratu nahi du erakusketa honek. Egun, oraindik, zeregin horretan dihardu; izan ere, eremu horren garapenean eta txotxongilolari berrien formakuntzan parte hartzen jarraitzen du, beti ere tradizioa eta txotxongiloaren artearen hedapena zainduz, kontinente batetik bestera.

UNIMA historiako antzerki-elkarterik zaharrena dela uste da, eta funtzio garrantzitsu eta funtsezkoa betetzen du, mundu osoko txotxongilolariak elkartzen baititu.
Erakusketak agerian uzten du elkarte honek herrialde ugaritan nazioarteko zentroak dituela. Zentro horiek, hain zuzen, kultura askotako txotxongiloak zaintzeko aukera ematen dute, baita txotxogilolariei eta bertako artistei euren helburuak lortzeko laguntza ere.

Era berean, erakusketa honen bitartez, UNIMAk txotxongiloak defendatu zituztenak eta guztiontzako etorkizun bateratua sortzen lagundu zutenak omendu nahi ditu. Guk, sortzaileen oinordekook, zuzia eramaten jarraitzen dugu, Joko Olinpikoetan bezala. Hortaz, ezin dugu sugarra itzaltzen utzi. Piztuta jarraitu behar du ondorengo belaunaldientzako eta emozioak bere horretan mantentzeko; antzinako arte horrek bizirik eta urte askoan garatzen jarrai dezan.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa