‘Polichinellaren ibilbideak’ erakusketak, mendeetan zehar, Europako txotxongilo-tradizioan agertzen diren heroien historia erakutsi eta kontatzen du. Erakusketa honen bitartez, Polichinellaren istorioa ezagutarazi nahi da. Honela dio Toni Rumbau artista katalanak: “pertsonaia berezi bat da. Hori da abiapuntua. Napolin jaio zen Berpizkunde garaian eta Europan barrena ibili da, non hiri bakoitzean eraldaketaren bat edo beste jasan duen. Napoliko maskarak bizitasunaren eta subiranotasunaren arketipo emankorrak bihurtu dira, herriz herri mugitu direlako mendeetan zehar, eta, ondorioz, kontinente osoan elkarrekin erlazionatuta dagoen senitarte-familia bat sortu delako”.
Polichinellak forma eta izen ezberdinak hartu zituen Europan. “Hiri gehienek hiria bera ordezkatzen duten txotxongilo bat dute, beren arima herrikoi eta apalak osatzen dituzten mito txikiak, beren ezaugarririk berezi, arketipiko eta ezkutuenez hitz egiten dutenak. Napolik, adibidez, Pulcinella du, Parisek Polichinelle, Londresek Punch, Lyonek Guignol, Moskuk Petrushka, Bartzelonak Titella, Madrilek Don Cristóbal eta Tolosak, TOPIC-en, Mariona”.