TOPIC-eko hezkuntza sailetik txotxongiloen unibertso itzela ezagutzera animatzen zaituztegu. Egun, tailer ugari eskaintzen ditugu bisitarien garapen kognitiboa garatzeko.
Jarduera guztiak TOPIC-eko Pedagogia Sailak sortu ditu, mota honetako ekimenetan esperientziadunak izaki. Tailerrak euskaraz, gazteleraz edo ingelesez eskaintzen dira, TOPIC-en bertan edota beste espazio batzuetan. Edukiera mugatua dutenez, aurrez hitzordua eskatzea beharrezkoa izaten da. Jarri harremanetan aurretiaz 943 650 414 telefono zenbakira deituz edo pedagogia@cittolosa.com helbide elektronikora idatziz.
Tailer pertsonalizatuak ere eskaintzen ditugu.
Platopic estudioaren bitartez, tailer birtualak eskaintzen ditugu. Modu honetan, teknologia berriek hezkuntzaren esparruan eskaintzen dizkiguten aukerei probetxua ateratzen diegu.
Zure kokalekura ere mugitu gaitezke, tailerra in situ eman dezagun. Zuen behar eta nahietara ahalik eta hobekien egokitzen saiatzen gara.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa