Edad
Definitu gabe
Tailer honetan, galtzerdi bat hartu eta jolas bat planteatuko dugu, irudimena eta garapen indibiduala sustatzearekin batera, bat-bateko ahozko adierazpena estimulatzeko. Beraz, galtzerdi-txotxongilo bat egingo dugu, eta horri bizia eman. Modu honetan, jolasaren bitartez, adierazpen- eta komunikazio-tresna berri bat jarriko dugu praktikan eta, era berean, gure gorputzarekiko ezagutza eta motrizitatea landuko ditugu.
Neguko ordutegia
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: itxita (jaiegunak eta zubiak izan ezik)
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; Ihauterietan otsailaren 16tik 22ra, egun batez San Juan jaiengatik, uztailak 31 eta abenduaren 25ean. Eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa