Museoen Nazioarteko Eguna.

Home » Museoen Nazioarteko Eguna #Uncategorized @eu

Urtero, 1977tik aurrera, ICOMek Museoen Nazioarteko Eguna antolatzen du maiatzaren 18an, nazioarteko museo-komunitatearentzako une berezia. Museoen Nazioarteko Egunaren (DIM) helburua zera da: museoak bitarteko garrantzitsuak direla kultura-trukerako, kulturak aberasteko eta herrien arteko elkar ulertzea, lankidetza eta bakea garatzeko.

Aurten, TOPIC-ek, ohi bezala, efemeride hori ospatuko du, ostiral eta larunbatean, maiatzaren 13an eta 14an hurrenez hurren, eta jarduera-programa zabala izango du.

Ostiralean ate irekien eguna izango da, 16:00etatik 24:00ak arte. 20:00etan, euskaraz eta 21:00etan, gaztelaniaz, doako bisita gidatua egingo da helduentzat (izena eman aldez aurretik) eta 23:00etan, koktel zuri bat, Bide-Bideren eskutik.

Maiatzaren 14an, larunbata, ate irekien eguna izango dugu berriro, 10:00etatik 14:00etara. 11:30ean kontzertua emango dute Musikeneko interpretazio klasikoko masterreko ikasleek. Kasu honetan, taldeak Ashyma Quartet du izena, Marta Judith Angulo saxofonistak, Teresa Castañón eta Leticia del Monte klarinetistek eta Narayan Rishi saxofonistak osatutako taldea. Bere errepertorioa Singelée, Márquez, Iturralde eta Romeroren obretan oinarrituko da.

Halaber, 11:30ean, bisita gidatu antzeztuak egongo dira doan familientzat (11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz) baina parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. 17:00etan, FOTOPIC saria emango da eta parte-hartzaileen argazki-erakusketa inauguratuko da. 17:30ean, “Retablo de Figurillas” aldi baterako erakusketa berria inauguratuko da eta, ordu horretan bertan, familia-tailer bat izango da Argentinako Babel Teatro taldearen “Beethoven” ikuskizunaren aurretik.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa