- This event has passed.
Maiatza 13, 2023 @ 6:30 pm - 7:30 pm
LA FÁBULA DE LA ARDILLA – La Baldufa (Katalunia)
Triku handia lasai ederrean bizi da haritz handi baten itzalean, bere kumeak zainduz, bere mundu zatitxoaz gozatuz. Baina, egun batean, bake hori astinduko duen urtxintxa atsegin, bihurri eta jostalari bat iritsiko da. Bizikidetza ez da erraza izango. Ikusiko dugu trikua zakarra eta babeslea dela, eta urtxintxa, berriz, jakiteko eta partekatzeko zalea. Alegien ezaugarri nagusietako bat izaten da ondorio moral bat dutela beti amaieran. Hortaz, zer irakasten digu urtxintxaren alegiak? Ikuskizun honekin, La Baldufa konpainiak proposamena egiten digu desberdintasunaz eta mestizajeaz pentsatu, hausnartu eta sakontzeko. Trikua eta urtxintxa oso dira desberdinak, baina milaka aukera dituzte elkarrekin ikasi eta partekatzeko.
Aholkatutako adina: familiarra, 3 urtetik aurrera
Iraupena: 50’
Hizkuntza: hitzik gabe
