Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Maiatza 18, 2023 - Maiatza 19, 2023

Sarrerak erosi

Museoen Nazioarteko Eguna

TOPIC-eko jardueren artean derrigorrezko hitzordua dugu hau; Tolosako Txotxongiloen Museoak bat egiten du, beste urtebetez, Museoen Nazioarteko Egunarekin eta Gau Zuriaren ospakizunarekin. Nazioarteko ICOM (International Council of Museums) da sustatzailea, eta 2023ko maiatzaren 18an, osteguna, eta 19, ostirala ospatuko da. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako museo guztiekin batera alde batetik, eta Tolosako zenbait eragileekin bestetik: Musika Eskola, Kultur Etxea, Turismo Bulegoa, Tolosaldea Garatzen, Bide-Bide eta TOPICeko boluntarioen laguntza paregabea dugula, Museoak jarduera ireki batzuk antolatzen ditu. Jarduera horiek gurekin egon nahi duten bisitari guztientzat dira:

Maiatzak 18, osteguna

  • Ate irekietako jardunaldiak, 10:00etatik 19:00tara.
  • Bisita gidatuak doan helduentzat (17:00 euskaraz – 18:00 Gaztelaniaz), izen-ematea aurretik (max. 15 pertsona).
  • FOTOPIC parte-hartzaileen argazki-erakusketaren inaugurazioa eta sari banaketa, 16:30.

Maiatzak 19, ostirala 

  • Ate irekietako jardunaldiak, 16:00etatik 22:00etara.
  • Tolosako Musika Eskolaren emanaldiak Museoko eta, oro har, TOPICeko areto jakinetan, 17:00-17:30 / 20:00-21:30.
  • Koktel zuriaren dastaketa Bide-Bideren eskutik, 19:30-22:30.

Organizer

TOPIC

Other

Actividades
TOPIC

Venue

TOPIC
Euskal Herria plaza
Tolosa, Gipuzkoa 20400 España
+ Google Map
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa