III. Haur eta Gazteentzako Dramaturgia Jardunaldiak egiten ari dira Madrilen, Zentro Dramatiko Nazionalak antolatuta. Antzerki-idazketari eta nazioartean izan dezakeen eragina zabaltzeko aukerari buruzko erreferentzia-hitzordua finkatzea suposatzen dute jardunaldi hauek.
Gai hauei buruz hausnartzeko aukera bikaina izango da: haur eta gazteen antzerki-idazketa eta parte hartzeko aukerak; profesionalen eta publikoaren arteko harremana; haurrei zuzendutako sorkuntza zabaltzea; arte eszenikoen lotura beste esparru batzuekin, etab.
Ospe handiko espezialista eta profesionalekin egingo dira jardunaldi eta tailer hauek, eta lau eguneko iraupena izango dute. Tailerren atalean TOPIC izan da horietako pare bat koordinatzeko ardura izan duena. Tolosar Zentroko zuzendarikide diren Juanjo Herrerok eta Estitxu Zalduak emango dituzte.
Juanjo Herrerok, Madrilgo María Guerrero antzokian, azaroaren 30ean, abenduaren 1ean eta 2an emango duen tailerraren izenburua ‘Objektua eszenan eta bere esentzia dramatikoa’ izango da. Tailerra, Arte Eszenikoetako hainbat esparrutako profesionalei zuzendutako proposamen praktiko gisa aurkeztuko da, objektuen eta txotxongiloen antzerkiaren dramaturgian sakonduz. Antzerki eta ikusizko-dramaturgiaren forma berriak eraikitzeko hainbat manipulazio-teknika erabiltzen dituzten konpainia profesionalen adibideak aztertzea eta praktikan jartzea du helburu.
Estitxu Zalduak emango duen bigarren tailerrak, ‘Objektuak eszenara’ du izenburua eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Bere irudimena sustatzea du helburu, eguneroko objektuen bidez eraikitzen diren pertsonaien bidez, bizitza eta nortasuna emanez. Abenduaren 3an izango da, larunbata, Valle Inclán Antzokiko Mirlo Blanco aretoan eta ‘Gorputz baten pisua’ funtzioak irauten duen bitartean egingo da.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa