Egun bereziak iritsi dira. Egun batzuk familian pasatzeko eta haurrek, ilusioz beterik, beren gutunak idazten dizkiete Olentzerori eta Errege Magoei, opariak ekar diezazkieten. Baina guztiok dakigu familia batzuek ez dituztela opari horiek jasotzen eta horregatik, duela urte batzuetatik hona, Gabonetako kontzertu bat eta txotxongilo-ikuskizun bat antolatzen ditu TOPIC-ek, eta bi jarduera horien diru-bilketa premia duten familia horiek guztiek gabon hobeak pasa dezaten laguntzera bideratuta dago, haien baliabide ekonomikoak urriak baitira, Jarduera bi hauei deitzen diogu guk ‘sarrera solidarioa’
Sarrera solidarioa duen lehen jarduera abenduaren 16an, ostirala, izango da, 18:30ean. Tolosako Musika Eskolako ikasleen eta irakasleen kontzertua izango da, eta ‘Gabonetako ipuina’ du izenburua.
Bigarren saioa Txotxongillo taldearen eskutik izango da eta ‘Galtzagorriak’ ikuskizuna eskainiko du. Abenduaren 29an, osteguna, 18:30ean, TOPIC-eko antzokian.
Erosi sarrerak helbide honetan: www.cittolosa.com
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa