Binefarreko Titiriteroen instalazio interaktiboa Anbigu aretoan.

Home » Binefarreko Titiriteroen instalazio interaktiboa Anbigu aretoan #actualidad

Titiriteros de Binéfarren deskribapen txiki bat: Titiriteros de Binéfar konpainiarekin TOPIC-ek urteetako harreman estua izan du eta 2025eko Titirijai jaialdian, berriz ere izan genuen haien lana gertutik ezagutzeko aukera, “Antón Retaco” ikuskizunaren bidez. Antzezlana María Luisa Gefaell idazlearen izen bereko haur-liburuan oinarritzen da eta artista ibiltarien unibertsoa aurkezten du, Antón haur nanoaren begirada xalo eta poetikotik. Proposamen honek herri-antzerkigintzaren balioa aldarrikatzen du, askatasunaren, bidaiaren eta jolasaren bidez. Aldi berean, eskularru-txotxongiloaren tradizioa eta haren indar adierazkorra nabarmentzen ditu, mekanismo sinple baina eraginkorren bidez.

Ikuskizunaren egitura, obrako txotxongiloak zintzilik mantentzen dituen oihalik gabeko erretaula, apirilaren 12ra arte egongo da TOPICeko anbiguan. Bisita gidatuak antolatuko dira familia osoarentzat. Bisitariek txotxongiloak ukitu eta manipulatu ahal izango dituzte eta aldi berean, proiektatutako ikuskizuna ikusi.

Familiei zuzendutako aktibazioak jolasaren bidezko transmisioa eta belaunaldi arteko esperientzia sustatzea du helburu. Jarduerak guztira 60 minutuko iraupena du eta bisita gidatua eta esperientzia praktikoa uztartzen ditu.

1.Erakusketari bisita (10 min)

Saioa erakusketaren bisita labur batekin hasiko da. Lehen une honetan, parte-hartzaileek instalazioko elementuak behatzeko aukera izango dute, eta gidariak pieza nagusiak erakutsiko ditu, arreta berezia jarriz txotxongiloen formetan, pertsonaietan eta eszenografia-elementuetan.

2.Teknikak ezagutu eta probatu (15 min)

Ondoren, parte-hartzaileek —haurrak zein helduak— txotxongilo mota desberdinak manipulatzeko aukera izango dute:

Helburua ez da teknika menperatzea, baizik eta mugimenduaren eta ahotsaren bidez bizia ematearen esperientzia sentitzea.

3.Inpro eta sorkuntza (15 min)

Parte-hartzaileak binaka edo hirunaka. Sortu istorio labur bat (1–2 minutu).

Ondoren talde batzuk agertokian aurkeztuko dute.

Bisita gidatuak martxoaren 6an eta 27an eta apirilaren 10ean izango dira, 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Izena emateko 943650414 telefonora deitu edo pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi behar da.

 

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa