Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Azaroa 23, 2024 - Abendua 1, 2024

Sarrerak erosi

42. Titirijai Jaialdia

Aurten, Onírica Mecánica konpainiaren Verne bezalako ikuskizunez gozatu ahal izango dugu, TOPICen artista egoitza izan zuena. Tolosa harrotasunez izango dugun beste lan bat Guillem Albà-ren Mà Solitud da. Edizio honetan Tolosan hartuko ditugun nazioarteko konpainiak Italia jatorriko Zaches Teatro eta DiFilippo izango dira. Eta Frantziatik La Loquace eta l’Alinéa etorriko dira. Kaleetan Zurrunka konpainiaren Bidakolore ikuskizun ibiltariarekin eta DiFilippo konpainiaren Pluma ikuskizunarekin topo egingo dugu.

Betiko moduan, publiko eta adin guztientzako ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu, baita TOPICen eta Leidorren ikasleei zuzendutakoak ere. Sektoreko profesionalekin topaketak eta jardunaldiak izango ditugu eta l’Estaquirot Teatre konpainia bere 50 urteko ibilbideagatik omenduko dugu. Formazioari dagokionez, UNIMA Euskal Herriarekin antolatutako Udazkeneko Eskola izango dugu, eta aurten Txotxongilo eta Objektu Antzerkiaren eszena sorkuntzan zentratuko da, Zaches Teatro konpainiako zuzendaria den Luana Gramegnak emango duena.

Eta espero bezala, edizio hau TITIRIJAIren 42 urte hauetan oso garrantzitsuak izan diren bi pertsonari eskainiko diegu: Antxon Elosegi eta Txetxo Gaztañaga. Txotxongiloen festa Tolosan ospatzeko zain egongo gara, baina ez ahaztu datak gordetzea, jaialdi zirraragarri bat dugu zain!

Organizer

TOPIC

Venue

TOPIC
Euskal Herria plaza
Tolosa, Gipuzkoa 20400 España
+ Google Map
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa