Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Azaroa 14, 2022 - Azaroa 27, 2022

Sarrerak erosi

6. UDAZKEN ESKOLA

UNIMA Euskal Herria, TOPIC eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzari esker, Udazkeneko VI. Eskola egingo da Tolosan Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiarekin batera. Seigarren edizio hau aurrerapauso nabarmena izan daiteke arte eszenikoetako profesionalen prestakuntzan, zehazki txotxongiloen antzerkiaren esparruan. UNIMA Euskal Herriak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin, TOPICen, txotxongiloen munduko punta-puntako zentro integral honen instalazioetan eta bertako langile guztien laguntzarekin antolatuko du.

Seigarren edizio honetan, Teatro 2 + Ky taldeko Vladimir Zakharov errusiarrak sortutako txotxongilo mota bat berreskuratu eta ezagutzera emango da. Txotxongilo horri eskumutur-txotxongilo deitu zion sortzaileak, txotxongilo hori animatzen duenaren eskumuturrarekin bat datorrelako. Zakharoven sorkuntza handia txotxongiloari bizi-itxura osoa emateko behar ziren kontrol eta mekanismo batzuk garatzea izan zen. Hain egiazkoa non bere sortzaileak autonomia emateaz hitz egin baitzuen. Ikastaro honetan, eraikuntzaz gain, txotxongilo mota honen manipulazioa ere landuko da.

Prezioa:

UNIMAko bazkideek 300€ / UNIMAko bazkideak ez direnek: 400€

Gomendatutako adina: Guztientzat
Iraupena: 100 ordu
Izen-ematea: pedagogia@cittolosa.com

Organizer

TOPIC

Other

Actividades
TOPIC

Venue

TOPIC
Euskal Herria plaza
Tolosa, Gipuzkoa 20400 España
+ Google Map
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa