- This event has passed.
Ekaina 5, 2024 @ 7:00 pm
CIMASUB 2024 – Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa
CIMASUB, Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa, Topic-era iristen da bere 5. edizioan. Asteazkenean, ekainaren 5ean, 19:00etan doako sarrerarekin (Gonbidapenak eskuragarri daude www.topic.eus webgunean eta Topic lehiatilan), Tolosan aukera paregabean, mundu osoko zaletu eta ikus-entzunezko profesionalen grina , gizakiaren eragina erdigunean jarrita, planetaren bizi iraupenerako ain garrantzitsuak diren itsaso eta ozeanoen edertasuna eta narriadura erakutsiko digute.
Gizakiaren biziraupen etorkizunerako ezinbestekoak zaizkigun pentsakera eta ohitura aldaketak martxan jartzeko etsipen deiadar moduan datorkigu aurtengo leloa, “Orain edo Inoiz ez“. Denbora iada gure kontra daukagunean, gure ozeanoen egoera erreala ezagut arazteko helburuarekin eta hondaleak izkutatzen dituen altxorrak ahaztu gabe, hauek kaltetzen dituzten arazoak azaleratu nahi dira.
Antolaketa Real sociedad Itsaspekoak eta Real Sociedad Fundazioak egiten dute, Tolosako Udalaren babesarekin. Ikus-entzunezko lan ezberdinen hedapenean oinarrituta, Itsaspeko mundua ezagutarazteko eta itsaso eta ozeano guztien zainketaren kontzientzia zabaltzeko helburua duen sekzioa. CIMASUB Nazioarteko itsaspeko zikloa, itsasoko enbaxadoreak diren ikus-entzunezko profesional ezberdinen eta zine aretoetara gerturatzen diren milaka bisitarien komunikazio kanala bilakatzen da.
Informazio gehiagorako, www.cimasub.com orrialdean publikatutako programa ikustea gomendatzen dugu.
