Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Otsaila 4, 2023 @ 6:30 pm - 7:30 pm

Sarrerak erosi

GANBARA – Markeliñe (Euskal Herria)

“El desván” gure errealitate sozial, historiko eta kulturalean oinarritutako sorkuntza orijinala da. Nortasun bilaketaren metafora den ikuskizun bat. Errespetuzko begirada bat arbasoei, mundu modernoan ere ondare familiar eta kulturala gordetzeko borondatea.

Gure protagonistarentzat, baserriak irudikatzen ditu gorde nahi ditugun sustraiak eta ondarea. Maite genituenekiko oroitzapena eta nostalgia, garai bateko bizimodua berpiztea, non lanarekiko errespetua eta mirespena uztartzen baitira tradizio eta kultura herrikoiekin. Horrek guztiak bultzatuta, zalantzan jarriko du baserria saldu behar duen ala ez, bere iragana eta oinordetza kulturala galtzeko beldurrez.

Publiko familiarrarengan oihartzuna izango duen istorio bat da, txiki zein helduen interesa pizteko moduko kontakizunekin eta hizkerarekin, eta norbanako bakoitzaren unibertso emozionalarekin konektatuko duten irakurgaiekin. Istorioa hain da orijinala, forma hain zaindua eta harrigarria, eta proposamenak halako inplikazio emozionala eskatzen dio ikusleari, ezen giro poetiko zoragarri batean murgilduko baita, umorezko zipriztinekin eta sorpresa bisualekin.

Maite genituenekiko oroitzapena; landa eta emakumea; oinordetza eta nortasun kulturala eta familiarra… balore horiek guztiak nabariak dira istorioan.

Zuzeneko musikak eta keinuak guztiz eraldatuko dute emozioak komunikatzeko erabiliko den hizkera. Antzezle bat, musikari bat eta gogoeta bat. Akaso momentu bat hartu behar dugu gelditzeko, pentsatzeko nortzuk garen, nondik gatozen eta norantz joan nahi dugun. Hauxe da momentua.

Aholkatutako adina: 6 urtetik aurrera
Iraupena: 55’
Hizkuntza: hitzik gabe

Organizer

TOPIC

Other

Actividades
TOPIC

Venue

TOPIC
Euskal Herria plaza
Tolosa, Gipuzkoa 20400 España
+ Google Map
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa