Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Iraila 22, 2023 - Otsaila 7, 2024

Sarrerak erosi

John M. Blundall Txotxongilo-Maisu

Txotxongilolaria, artisaua, artista plastikoa, eszenografoa, irakaslea eta bildumagile britainiarra. John Blundall-ek zirkuan hasi zuen bere ibilbidea. 1951n Festival Marionettes konpainia sortu zuen. Soldadutzaren ondoren zuzendari eta diseinatzaile izan zen zenbait antzoki britainiarretan.

John Blundallek bere txotxongilo handi eta koloretsuekin egindako ekoizpenak 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Ekialdeko Europako lanak izan zuen eraginaren lekuko dira. 1968an, Blundallek Cannon Hill Puppet Theatre konpainia sortu zuen. Konpainia horren egoitza Birminghameko Midland Arts Centren zegoen, eta 1992ra arte haren zuzendari artistikoa izan zen, 80 obra baino gehiago idatzi, diseinatu eta zuzenduz. Bere bilduma pribatu zabalak eszenografiak, maketak eta argazki-artxiboa, dokumentazioa, grabatuak eta mundu osoko txotxongilo eta maskara ugari biltzen ditu.

TOPIC-etik proposatzen dugun erakusketak John Blundallek bere bizitzan zehar sortutako ondarearen zati txiki bat eskaintzen du. Bere lanik garrantzitsuenetako batzuen diseinu koloretsuak konbinatuz, bisitariari bere sorkuntzen ezaugarri izan zen bizi poza helarazi nahi diogu.

Ordutegia:

Lan egunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00. Ekainaren 15etik irailaren 15era 10:00-14:00 eta 15:30-19:30

Asteburu eta jai egunetan: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30

*Astelehenetan itxita

Organizer

TOPIC

Other

Actividades
TOPIC

Venue

TOPIC
Euskal Herria plaza
Tolosa, Gipuzkoa 20400 España
+ Google Map
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa