- This event has passed.
Ekaina 26, 2024 @ 9:30 am - 12:30 pm
POP-UP LIBURUEN TAILERRA
Ekainaren 26, 27 eta 28 bitartean, POP-UP liburuak sortuz eta istorio berriak asmatuz, TOPIC museoko bilduma beste ikuspegi batetik aztertzeko aukera izango dugu.
Goizero museoko gai edo pertsonai ezberdin bat jorratuz, pop-up teknika ezberdin bat ikasiko dugu, gure museoko pertsonaiekin lotutako ipuinak sortzera bultzatuz. Egunero txotxongilo ezberdin baten sarrerarekin hasiko gara, museoan marraztu eta apunte batzuk hartu eta gero, tailerrean pop-up liburua sortuko dugu, amaieran eszenaratze txiki bat aurkeztu ahal izateko.
Hiru egunetan liburu txiki bat osatuko dute. Hala ere, egitura honekin parte-hartzaileei malgutasuna eskaini nahi diegu hiru egun jarraian edo goiz batean gerturatu ahal izateko.
Zatoz eta anima zaitezte txotxongiloaren mundua ezagutzeko aukera paregabe honetara!
