- This event has passed.
Azaroa 18, 2023
EUROPAKO ONDARE JARDUNALDIAK: BISITA + TAILERRA
2023eko Europako Ondare Jardunaldiak gure Ondarearen jasangarritasunaren inguruan arituko dira, aurtengo leloa Ondarea bizirik! izanez. Gipuzkoako. Ezagutu txotxongiloek betetzen duten papera, gure kultura-ondare ez-materiala zaintzeko garaian. Hasteko, bisita bat egingo dugu, gure bildumako pieza esanguratsu batzuk nabarmenduz. Bertan, parte-hartzaileek beren txotxongiloa eraiki eta antzezpen txiki bat egin ahal izateko beharrezko ezagutzak lortuko dituzue; horrela, egun batez txotxongilolari bilakatuz. Kontatu zure istorioa txotxongilo baten bidez eta utzi zure irudimenak hegan egin dezan.
Egingo dugun jarduera bisita gidatu bat izango da tailer batekin bukatzeko, 10:30ean euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz.
Gomendatutako adina: Familiarra
Izen emateak: 943 650 414 / cit@cittolosa.com
