Egun bereziak iritsi dira. Egun batzuk familian pasatzeko eta haurrek, ilusioz beterik, beren gutunak idazten dizkiete Olentzerori eta Errege Magoei, opariak ekar diezazkieten. Duela urte batzuetatik hona, TOPIC-ek Gabonetako kontzertu bat eta txotxongilo-ikuskizun bat antolatzen ditu, eta bi jarduera horien diru-bilketa helburu solidarioak ditu. Oraingoan Palestinako errefuxiatuentzat izango da.
Sarrera solidarioa duen lehen jarduera abenduaren 20an, ostirala, izango da, 18:30ean. Eduardo Mocoroa Tolosako Musika Eskolako ikasleen eta irakasleen kontzertua izango da.
Bigarren saioa Txotxongillo taldearen eskutik izango da eta “Itsasminez” ikuskizuna eskainiko du. Abenduaren 28an, larunbata, 18:30ean, TOPIC-eko antzokian.
Erosi sarrerak helbide honetan: www.cittolosa.com
Egun horretan bertan, hilaren 28an, Museora bisita gidatua egingo dugu hilero, Iñigo Aginagalde museologia arduradunaren eskutik. 11:30ean euskaraz eta 12.30ean gaztelaniaz.
Abenduaren 26an eta 27an, 9:30etik 12:30era, TOPIC-en, pedagogiako arduradunek ikastaro bat emango dute Gabonetako hainbat pertsonaia lantzeko, ezagunak zein gure irudimenetik jaiotakoak. Interesdunek: pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi edo 943650414 telefonora deitu
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa