Elkartasun-sarrera, gabonetako kurtsoa eta bisita gidatua TOPIC-en Gabonetako Kanpainan.

Home » Elkartasun-sarrera, gabonetako kurtsoa eta bisita gidatua TOPIC-en Gabonetako Kanpainan #actualidad

Egun bereziak iritsi dira. Egun batzuk familian pasatzeko eta haurrek, ilusioz beterik, beren gutunak idazten dizkiete Olentzerori eta Errege Magoei, opariak ekar diezazkieten. Duela urte batzuetatik hona, TOPIC-ek Gabonetako kontzertu bat eta txotxongilo-ikuskizun bat antolatzen ditu, eta bi jarduera horien diru-bilketa helburu solidarioak ditu. Oraingoan Palestinako errefuxiatuentzat izango da.

Sarrera solidarioa duen lehen jarduera abenduaren 20an, ostirala, izango da, 18:30ean. Eduardo Mocoroa Tolosako Musika Eskolako ikasleen eta irakasleen kontzertua izango da.

Bigarren saioa Txotxongillo taldearen eskutik izango da eta “Itsasminez” ikuskizuna eskainiko du. Abenduaren 28an, larunbata, 18:30ean, TOPIC-eko antzokian.

Erosi sarrerak helbide honetan: www.cittolosa.com

Egun horretan bertan, hilaren 28an, Museora bisita gidatua egingo dugu hilero, Iñigo Aginagalde museologia arduradunaren eskutik. 11:30ean euskaraz eta 12.30ean gaztelaniaz.

Abenduaren 26an eta 27an, 9:30etik 12:30era, TOPIC-en, pedagogiako arduradunek ikastaro bat emango dute Gabonetako hainbat pertsonaia lantzeko, ezagunak zein gure irudimenetik jaiotakoak. Interesdunek: pedagogia@cittolosa.com helbidera idatzi edo 943650414 telefonora deitu

 

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa