Volver al listado de exposiciones

Búho & Maravillas-en 30 urte.

2018 | Andaluzia
Oraingo honetan TOPIC-en daukagun erakusketa, irailaren 9ra arte zabalik dagoena, Búho Teatro eta Teatro Maravillas konpainiei eginiko omenaldi-erakusketa bat da. Konpainia biek bat egitea erabaki zuten, maiz egiten baitzuten lan elkarrekin.

Búho & Maravillas oso ezaguna da Tolosan; izan ere, ia beren ikuskizun guztiak eskaini dituzte bertan. 2008ko Titirijai jaialdian, Haur-epaimahaiaren saria jaso zuen “Los Músicos de Brenes” ikuskizuna aurkeztu zuten, txotxongiloak eta zuzeneko musika uztartzen zituena.
Erakusketa 30 urteko ibilbidearen laburpena da, eta bertan ikuskizun askotako txotxongilo eta eszenatoki mordo bat ikus daitezke, horien artean: “Retablillo de Don Cristóbal”, “El color de los minerales”, “Yerma”, “El Principito”, “Parodia de un torero”, “Viaje al País de las sombras”, “Iván el Terrible”, “Don Giovanni”, “La ratita presumida”, “Carmen”, “La verdadera historia de Caperucita Roja”, Los músicos de Brenes” eta abar.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa