Itzuli erakusketen zerrendara

Bambalina Teatre, txotxongilo kontzientea.

Bambalina Teatre | 2025 - 2026 | Valentzia
Oraingo honetan, TOPICeko aldi baterako erakusketen aretoan ikus daitekeen erakusketa "Txotxongilo kontzientea" da. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu.
Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Erakusketa hau antzerki-bizitzaren 40 urte horien laburpena da, eta hainbat ikuskizunetako txotxongiloak eta agertokiak ikus daitezke, hala nola La cueva del gran Banús (1986), Aladino (1990), Retablo del Maese Pedro (1996) El Cryrano de Bergerac (1999), Pasionaria (2001), Carmen (2010), Petit Pierre (2013) edo Hamlet (2019).
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa