Itzuli erakusketen zerrendara

Txina, tradizioko pertsonaiak.

2010 | Txina
Honako erakusketa honetan ikus ditzakegun txotxongiloek Txinako txotxongilo tradizionalaren eta panpinak egiteko eta gidatzeko erabili diren tekniken erretratua osatzen dute. Eskularru-txotxongiloak, itzal-txotxongiloak edota hari-txotxongiloak ikusteko aukera izango dugu.

Txinatik eratorritako txotxongilo-bilduma bat baino eskusteaz harago doa erakusketa hau. Txinako txotxongilo tradizionalen sei kategoria aurkezten ditu, pertsonaiek istorioan duten rolaren arabera bereizita. Jatorrizko herrialdetik kanpo leku gutxitan topatu ahalko dugu modu honetan aurkeztutako txotxongilo txinatarren erabateko irudikapen horren oso bat.
Erakusketaren balio nagusiena “aurkezten duen ikuspegia da. Narrazio-diskurtso batean zentratzen da, Mendebaldean sekulan egin ez dena”. Txinako txotxongiloen antzerki tradizionalaren istorioak aldatzen joan ohi dira, baina, pertsonaiak, aldiz, berdin mantentzen dira. Horiek ezaugarri, keinu eta itxura berezia dute, eta ikusle txinatarrek erraz antzematen dituzte, antzerki bakoitzean kontatzen den edukia edo istorioa edozein dela ere. Sortzaile bakoitzak bere osagai eta ukitu pertsonala du, baina ez da inoiz oinarrizko ezaugarri horietatik aldentzen. Erakusketa honetan, beraz, sei arketipo horien arteko ezberditasunak azaleratzen eta nabarmentzen dira, eta, horretarako, Simon Wong, Hong Kongeko Ming Ri Institutuko zuzendariaren laguntza izan dugu.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa