Volver al listado de exposiciones

Arketal konpainia.

Compañía Arketal | 2011 - 2012 | Frantzia
2009an Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroa ireki zenetik, aldi baterako zazpigarren erakusketa da, eta Frantziako Cannes hiriko Artekal konpainia-tailerrari eskainia dago. Bertan, kalitate artistiko handia duten 150 pieza daude ikusgai.

Arketal konpainiak Greta Bruggeman eta Sylvie Osman ditu zuzendari, eta erakusketa, bereziki, piezen edertasunagatik eta erabilitako materialen plastikotasun eta moldakortasunarengatik nabarmentzen da. Gretta Bruggemanek, Arketaleko arduradunetako batek, uste du erakusketa hau ikustera joaten diren bisitarientzat interesgarria suerta daitekeela ezagutzea taldeak zer nolako modu berezian egiten duen lan. Marius Rech da taldearekin lankidetzan aritzen den margolari eta artistetako bat, eta bera ere Tolosan izan da erakusketaren muntaian.
Arketal 1984an sortu zen Greta Bruggeman eta Sylvie Osmanen eskutik, biak ala biak Charleville-Mézièresko Institut International de la Marionnetten ikasitakoak. 1990az geroztik konpainiak Cannesen du egoitza. Orain arte orotara 24 sormen-lan burutu dituzte heldu, haur eta publiko mota guztientzat. Lantaldearii dagokionez, txotxongilolari, antzezle, autore, musikari, eszenografo, margolari eta eskultoreak aritzen dira elkarlanean. “Gure lan bakoitza bidaia bat da, elkarrizketa bat bidaide ditugun lankideekin. Aukeratu ditugun gaiak askotarikoak dira, besteak beste, nortasuna, oroimena, erbestea, familia eta gizatasuna”.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa