Itzuli erakusketen zerrendara

Txotxongilo-konpainia.

2013 | Euskal Herria
Donostiako konpainia da erakusketa honetako protagonista. Enkarni Genuak eta Manolo Gomezek sortutako eta zuzendutako txotxongiloen bilduma bat da.

Txotxongillo konpainiaren ikuskizun ezberdinetan ageri izan diren hamabi eszenatoki txikik eta laurogei txotxongilok osatzen dute erakusketa hau. Enkarniren hitzetan, “sekulako poza da, aitortza bat, eta txotxongilolari moduan 42 urtez egindako lan nagusiak elkartzeko aukera ematen du”.
Bisitariek “konpainiaren hamabi muntaketei dagozkien hamabi lan ikusteko aukera izango dute, norbere eszenografia, txotxongilo eta testuinguruarekin. Tolosako Txotxongiloen Museora material guztia ekarri dugu, antzezten dugun eszenatokian jartzen dugun ia modu berean”. Enkarnik dioenaren arabera, “emaitza erakusketa ezberdin bat da. Haren bitartez, haurrek nahiz helduek gozatzeko aukera izango dute, baina, batez ere, umetan gure ikusle izan ziren horiek. Haientzat memoria- eta emozio-lanketa polit bat izango da”.

Enkarni eta Manolorentzako “TOPIC-en material hori guztia elkarrekin ikustea laztan bat sentitzea bezala da”. Oso argi zuten ez dutela ohiko erakusketarik nahi, “zerbait ezberdina nahi genuen, eszenatoki bakoitzak ipuin bat kontatzea”.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa