Itzuli erakusketen zerrendara

Panpina bizidunak.

2011 | Espainia
Erakusketa hau Muñecos Animados enpresak 30 urteko ibilbidean egin dituen lan nagusien atzera begirakoa da. Enpresak antzerki, zinema, telebista eta publizitaterako pertsonaiak sortu ditu, eta zeregin horretan oinarritutako 65 piezak eta ikus-entzunezko 6 produkziok osatzen dute erakusketa.

Hautatutako lan gehienak gaur egungoak dira, ikus-entzunezkoen sektorera zuzendutakoak hain zuzen: “Gomaespuma” (Telecinco 1994) eta “Los Patata” (Telemadrid, Canal Sur, Canal Castilla la Mancha 2008) programetarako pertsonaiak, “Mortadelo y Filemón” filmekoak (2001) edo “Los Lunnis” (TVE) saiokoak, baita hain ezagunak ez diren beste zenbait pertsonaia ere.
TOPIC zentroaren erakusketa honek azkenaldiko panpinak ditu ardatz, sormen lana bereziki ikus-entzunezkoen sektorera bideratuta daudenak. Manuel Román Muñecos Animados enpresaren arduradun eta panpinen sorkuntzan aditua denak (haren panpina asko telebistako eta zinemako pantailetan agertu dira) nabarmendu duenez Jim Hensonek (muppeten sortzaileak) “bide berri bat zabaldu zuen aurreko mendearen amaieran, eta harrezkero panpinak ezinbesteko komunikatzaile gisa ageri izan dira telebistako kate askotan. Txotxongilolari askok haren ildoari jarraitu diogu eta panpinaren eta kameraren arteko harremanean eta denbora errealeko animazioan sakondu dugu. Horixe da, hain zuzen, jendaurrean erakutsi nahi dugun sorkuntza prozesua: panpina, pieza bizigabe gisa, eta telebistako pantailako oholtza berri horretan ematen zaion bizitza. Panpinak egiteko nahiz animatzeko erabiltzen diren teknikak hizkuntza horri lotuak daude eta sortzaile moduan gure nortasunaren zeinuak dira”.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan otsailaren 8tik 14ra, egun batez San Juan jaiengatik, uztailak 31 eta abenduaren 25ean. Eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa