Itzuli erakusketen zerrendara

Art Toys-en unibertsora bidaia bat.

2017 - 2018 | Nazioartekoa
‘Art Toys-en unibertsora baidaia bat’ erakusketa zabalik egongo da urriaren 21etik otsailaren 27ra arte Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan. TOPIC da munduan ‘art toys’ korronte artistikoa aztertzen duen lehen museoa. Jostailuei zuzendutako aldi baterako erakusketa da; baina ez edonolako jostailuak, artea direnak baizik. Hau da, fantasiazko eta haurren munduarekin lotutako jostailu izatetik objektu artistiko bihurtzen diren jostailuez ari gara, museo eta erakusketa espezializatuetan ikusten direnak, hain zuzen.
TOPIC-en koordinazio eta zuzendaritzapean, Fran Picazok egin ditu komisario lanak eta Art Toy Gama nazioarteko kolektibo artistikoak kudeatu du, komisario lanaren laguntzearekin batera. 59 artista nazional eta internazionalen proposamen anitzek osatutako erakusketa hau erakusketa ludiko eta gogoetatsua da. Publikoak ‘art toys’-en unibertsoaren ikuspegi garaikidea ikusi ahalko du, eta, aldi berean, txotxongiloekin duten lotura aztertu. Aukera aparta da, bizirik dagoen eta konstanteki aldatzen ari den arte hibrido, post-moderno eta multikulturalaz gozatzeko.
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan otsailaren 8tik 14ra, egun batez San Juan jaiengatik, uztailak 31 eta abenduaren 25ean. Eta abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa