Aurreko urteetan bezala, Titirijai jaialdian haurrentzako epaimahai batek eman du jaialdiko ikuskizun onenaren saria. Oraingo honetan, herriko hiru ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako zazpi haurrek osatu dute epaimahaia: Laskorain, Samaniego eta Herrikide. Jaialdiko 17 ikuskizunak ikusi ondoren, Granadako La Maquiné konpainiako “Estación Paraíso” taldeari eman diote saria. Edizio honetan, eta lehen aldiz, Jaialdiko boluntarioek ere epaimahaia osatu dute helduen ikuskizunik onena aukeratzeko. Aurten haur epaimahaiaren aukeraketarekin bat egin dute eta “Estación Paraíso” ikuskizunak boluntarioen ikuskizun onenaren saria ere jaso du.
La Maquinek “Estación paraíso” aurkeztuko du berriro Madrilen abenduaren 16an eta 17an, Zentro Dramatiko Nazionalak TOPIC-ekin lankidetzan antolatutako txotxongilo zikloaren barruan.
Egia esan, Titirijai jaialdian sari bikoitza jaso duen ikuskizun honek ezaugarri hauek biltzen ditu: «Dena da sinplea, baina konplexua aldi berean, maitagarria, baina urrunekoa, familiarra eta bitxia, errealista eta fantastikoa…, eta horrela jarrai genezake idazlanak harmonia perfektuan erakusten dituen aurkakoen arteko kointzidentziak deskribatzen: jaiotza eta heriotza, barrea eta negarra, elokuentzia, bakardadea eta konpainia, kanpoko mundua eta barne-oraina».
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa