Zer da TOPIC?

TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da. Irudimena eta berrikuntza protagonista dituen abangoardiako espazio hau, txotxongiloen munduan nazioarteko erreferente da. Hemen, batzuetan arte txiki gisa oharkabean pasatzen den eta hala ere, gizakiak antzinatik planetaren zati handi batean praktikatu izan duen mundu bat ikasi, ikertu, partekatu eta hausnartzen da. Eszenatokia zeharkatzen duen magiaz, ilusioz eta emozioz betetako mundu bat, bere liluraz ikusleak harrapatzen dituena.

3.600 m2-ko azaleran, honakoa du TOPICek:

  • Museo iraunkorra eta aldi baterako erakusketen aretoa.
  • Erabat digitalizatutako dokumentazio-zentroa, artxiboa eta mediateka.
  • Ondo hornitutako espazio eszeniko moderno bat, 250 ikuslerentzako edukierarekin.
  • Ekoizpen, muntaketa edo entseguetarako gela.
  • Jarduera eszenikoetarako espazio bateragarriak.
  • Tailerretarako eta ikastaroetarako aretoak, aurrez aurre edo online egiteko, bideokonferentzia bidez.
  • Artistentzako edota ikertzaileentzako egoitza txiki bat.
Bokazio integrala duen zentroa izanik, TOPIC mundu osoko txotxongilolarientzat topagune ere bihurtu da. Esperientziak, informazioa, hausnarketak eta lanak ikasi, erakutsi, ikertu, sortu eta partekatzeko lekua da, abangoardiakoa, erosoa, funtzionala eta goi-mailako ekipamendua duena.
TOPIC, beraz, txotxongilo-artearen garapen, sustapen eta hobekuntzarako helburuak partekatzen dituzten guztientzat eskuragarri dagoen espazioa da, bere zentzurik zabalenean, tradiziotik abangoardiara, eta beti gainerako arteekin loturak sortzera zabalik dagoena.
Nazioarteko Txotxongilo Elkarteko (UNIMA) kide aktibo gisa, bere batzorde eta estamentu nazional zein internazionalekin lankidetzan aritzeko prestutasun osoa du TOPICek.
Horrela, gero eta garrantzia handiagoa duen txotxongilo-antzerkiaren epizentroetako bat bihurtu da. TOPICek izaera hori mantentzen eta sustatzen jarraitu nahi du.

Sariak

  • 2010 - Premio Nacional de Teatro de ASSITEJ
  • 2011 - Mención Especial de los Premios de Turismo de Gobierno Vasco
  • 2012 - Premio Silletto concedido por el European Museum Forum,
  • 2013 - III Premio Iberoamericano de Educación y Museos en su categoría 1
  • 2013 - Cascabel de Oro de la ONCE
  • 2013 - TOPIC entra a formar parte del “Excellence Club” de Museos de la organización The Best in Heritage
  • 2014 - Premio Rosa Mª García Cano a la mejor iniciativa de programas educativos y de promoción de las artes escénicas para la infancia y la juventud
  • 2015 - Premio Pelegrín de plata otorgado por el Teatro Arbolé de Zaragoza al TOPIC y al Titirijai por su labor en favor del mundo de los títeres
  • 2016 - Premio Galicreques otorgado por el Festival Galicreques de Santiago de Compostela por su labor en el mundo de los títeres
  • 2018 - Premio Parque de las Marionetas a la trayectoria al TOPIC, “En reconocimiento a su labor desde 2009 y por ser un referente mundial en el mundo del títere y la marioneta”
  • 2018 - VIII Premio Ibermuseos, mención de Honor al TOPIC por su proyecto de concienciación medioambiental Bizitzeko – Re-Vivimos, realizado junto con el Departamento de Medioambiente de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Asociaciones a las que pertenecemos

EVOC Experimenting VOCational training for puppeteers
Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa