Ikuskizuna, tailerra eta bisita dramatizatua maitzaren 16an.

Home » Ikuskizuna, tailerra eta bisita dramatizatua maitzaren 16an #actualidad

Maitzaren 16an, larunbata, 18:30ean, Les Involtes konpainia frantsesaren “Les PP Project” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu antzokian. Aurretik, 17.00etan, familientzako tailerra izango da. Goizean, gainera, bisita dramatizatuaz gozatu ahal izango dugu, 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz.
Umorez, samurtasunez eta ametsetako giroaz jositako ikuskizuna, hiru dimentsiotan: dekoratua, oihalaren atzealdea eta ikusleen irudimena. Iniziazio-bidaia gisa eraikitako lan honek gorazarre egiten die irakurketari eta bizikidetzari.
“Hiru artisau irudimena fabrikatzeko tailerreko taupada leunak martxan jartzera datoz. Bertan, bakean bizi da Peter, eta irakurtzea da bere ihesbidea. Egun batean, txoritxo bat liburu baten irudimenetik sortzen da. Gizon zaharrak hari hegan egiten erakustea beste aukerarik ez du, lasaitasuna berreskuratu nahi badu”.

Teknika: Txotxongiloak, zuzeneko musika
Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera
Iraupena: 62 min
Hizkuntza: Hitzik gabea
Data: Maiatzak 16
Ordua: 18:30
Tailerreko eta ikuskizuneko sarrera-konbinatu honetarako izen-emateak 943650414 telefonora deituz edo educacion@cittolosa.com helbide elektronikora bidaliz egin behar dira.

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralra
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Larunbatak, Igandeak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehen: Itxita

Museoa itxita egongo da igande arratsaldetan (2026.06.21etik 2026.09.15era izan ezik), urtarrilaren 1ean eta 6ean; Iñauterietan, otsailaren 12tik 18ra; ekainaren 20an eta 24an San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa