Otsailaren 28a, Jordi Bertran txotxongilolari eta musikariaren 45 urtetako ibilbidea erakusten duen aldi baterako erakusketa ikusteko azken eguna izango da.
51 txotxongilok osatzen dute erakusketa. Jordi Bertranek El Col·lectiu d’Animació konpainiarekin hasi zenetik gaur arte izan duen ibilbide artistikoaren errepaso kronologikoa da. Bere obra ezagunenetako txotxongiloak aurki ditzakegu, hala nola ‘Antología’, ‘Poemes Visuals’ edo ‘Circus’, gehienak harizko txotxongiloak izanik. Erakusketa osatzeko, TOPIC-eko Anbigu aretoan Companya Jordi Bertran-en hainbat kartel daude. Bertan, bisitariak bere obra ikoniko batzuen bideo txiki bat ikusi ahal izango du.
Jordi Bertranen 45 urteko ibilbide profesionalaren atzetik, La Tartana konpainiaren beste 45 urte datoz, hura izango baita TOPIC-eko aldi baterako aretoko hurrengo protagonista. Erakusketaren izenburua “La Tartana. 40 urte txotxongilolaritzaren artean”.
Erakusketak, funtsean, interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du, mugimenduaren premisapean, txotxongilo-antzerkiaren oinarrizko elementu gisa. Mugimendu hori hainbat formulen bidez lortzen dute: motorren bidez, argiaren bidez, soinuaren bidez, proiekzioen bidez… Ikusleak konpainiak sortutako txotxongilo berezi eta originalak ikusi eta mugitu ahal izango ditu.
Irudimenezko hauek fantasiaren eta errealitatearen arteko erdibidean daude, eta lan eta ikerketa handi baten emaitza dira. Txotxongiloa plastikatik eta dramaturgiatik ulertzen da mugimenduaren bidez.
Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara
Astelehenak: Itxita
Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.
Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.
Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa