TOPIC, Euskadiko Turismoko Kode Etikoaren ziurtagiria merezi duten erakundeen artean.

Home » TOPIC, Euskadiko Turismoko Kode Etikoaren ziurtagiria merezi duten erakundeen artean #Uncategorized @eu

Gaur, Euskadiko turismo-sektoreko 621 erakunde eta profesionalek 2022an egindako lana aitortu da, horien artean zegoen TOPIC, Euskadiko Kode Etikoa osatzen duen prestakuntza-ibilbidea eta konpromiso-ibilbidea bete baitute.

Javier Hurtado Turismo sailburuak parte hartu du ekitaldian, eta Gasteizko Europa Jauregian egin da.

Programan parte hartzen duten erakundeak publikoak zein pribatuak dira, eta azpisektore turistiko guztietakoak: ostatuak eta jatetxeak, tabernak eta kafetegiak, informazio turistikoko bulegoak, museoak eta interpretazio-zentroak, turismo aktiboa, turismo nautikoa, gida turistikoak, etab.

Gehienak Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun- eta produktu-programetan parte hartzen zuten erakundeak dira, eta beren gain hartu dituzte erantzukizun soziala eta ingurumenaren eta ekonomiaren iraunkortasuna eguneroko jardunean.

Sailburuak gogorarazi du Euskadik konpromiso eta aktibo handiena duen autonomia-erkidegoen artean jarraitzen duela kalitate eta lehiakortasun turistikoaren ziurtagirietan, hainbat programarekin, besteak beste kalitatearen Q-a, jardunbide egokiak, ekoetiketa edo eraginkortasun energetikoa.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa Turismorako Munduko Kode Etikoaren egokitzapen bat da, gure kulturaren eta nortasunaren berezko ezaugarrietatik abiatuta egina, eta 2030 Agendan ezarritako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritua.

 

Museoaren ordutegia

Asteartetik Ostiralera
10:00etatik 13:00etara // 16:00etatik 19:00etara

Asteburuak eta jaiegunak
10:30etatik 14:00etara // 16:00etatik 19:30etara

Astelehenak: Itxita

Museoa itxita egongo da urtarrilaren 1ean eta 6ean; urtarrilak 5 arratsaldez, Iñauterietan, 27tik 5era. 24ean San Juan jaiengatik, abenduaren 25ean. Abenduaren 24an eta 31n arratsaldez.

Antzokirako sarrera itxita egongo da emanaldia hasi eta 15 minutura.

Tolosako Nazioarteko
Txotxongilo Zentroa


Euskal Herria Plaza
20400 Tolosa
Gipuzkoa

943 65 04 14 cit@cittolosa.com
© 2022 TOPIC | Designed by Chroma Estudioa